Elhuyar Ahots-sintesi sistema
Hizkuntza:
   

Ahots-sintesiaren teknologia testua ahots bihurtzean datza. Orri honetan Elhuyarren hizkuntza-teknologien sailak eta EHUko Aholab Taldeak intonazio neutrorako eta hainbat hizkuntzatarako (euskara, galegoa, katalana, gaztelania eta ingelesa) lankidetzan garatutako ahots-sintesirako sistema probatu dezakezu. Sistema hau erabiltzen da Elhuyar hiztegietan, enpresen hizkuntza-kudeaketarako Hizkuna plataforman, Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoan, Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikalean, webguneak entzuteko teknologian (Elhuyar aldizkarian, Zientzia.eus-en eta EITB.eus-en jarrita dagoena, adibidez) eta Eusko Jaurlaritzarentzat dislexia dutenek webgune eta dokumentuak irakurri beharrean entzun ahal izateko egindako Firefox eta LibreOffice pluginetan.

Kontaktua: Igor Leturia Azkarate (i.leturia@elhuyar.com)